maramara* taldea portuetxe 53b, 109.bulegoa. 20018 donostia tel.: 943 504 206 fax.:943 000 125 info@maramara.net

MARA MARA TALDEAREN IKASTAROAKk


Eskaintzen ditugun ikastaroak oso erabilgarriak dira itzultzaileen lanerako, batez ere, guk geuk antzeman ditugun premiatan oinarritzen direlako.


Gure eguneroko jardunean hainbat hutsune edo gabezia antzeman genituen bere garaian, eta haiek betetakoan konturatu ginen oso interesgarria izango litzatekeela beste itzultzaile eta zuzentzaile batzuei guk osatutako materialaren berri ematea, haien beharrak asetzeko.


Gure ikastaroek itzultzaileek eta zuzentzaileek egunero topatzen dituzten arazoak konpontzeko baliabideak eskaintzea dute xede, eta horregatik dira hain erabilgarriak.



NORI DAUDE ZUZENDUTA?


Gure ikastaroak, batez ere, itzultzaile eta zuzentzaileei edo lanbide horretan jarduteko prestatzen ari diren ikasleei zuzenduta daude, baina baita itzulpengintzaren munduan inoiz aritu ez diren arren gai horien inguruan jakin-mina duten gainerako pertsonei ere.


Bestalde, gure hitano ikastaroa, EGA lortu duten eta euskararen inguruko jakintzak zabaldu nahi dituzten euskaldun zahar eta berriei zuzenduta dago, hika egiten ez dakiten euskaldunei alegia; baina baita hika egiten dakitenei eta beren ezagutzari buruz irizpideak izan nahi dituztenei ere.